KARE Bienestar programan zure azala zaintzen dugu, berrikuntza, teknika eta lasaitasuna uztartzen dituzten aurpegiko tratamenduekin, zure edertasun naturala indartzeko. Higiene sakonetik abiatzen gara beti, Beauty Expert protokoloarekin, eta horri aukera espezifikoak gehitzen dizkiogu, hala nola Medestec irrati-frekuentzia, aurpegiko peelinga edo Kare Slow masaje esklusiboa, antzinako Kobido japoniarrean inspiratua. Egileen tratamenduak ere baditugu, hala nola Karmele Bijin, Nesa Bijin edo aurpegiko drainatze linfatikoa, argitasuna, irmotasuna eta ongizate globala ematen dutenak. Saio bakoitza zure azala distiratsu ikusteko eta zu orekan sentitzeko pentsatuta dago.
Tratamendua garbiketa fazial batekin hasten da. Ondoren azal horrek zehazki behar duen printzipio aktibodun kosmetikoa sarrarazten da maskarila, serum eta krema batekin amaituz. Guzti hau beti ere buruezur, aurpegi eta zerbikaletan esgiten den masaiaz lagunduta.


Argitasuna eman, zimurrak txikitu eta aurpegi nahiz lepo azala tinkotzen duen tratamendua da. Azal bakoitzeko kosmetika esklusiboari eskerazala gazteago eta leunago ikusten da.
Kobido izena hartzen du aurpegi metodo modernoenak eta asiako kontzeptu tradizionalen arteko konbinazioak. Edertasunean eta osasun orokorrean eragin zuzena dauka: zimurrak eta orbanak prebenitu, toxinak ezabatu eta Chi edo energia bitala orekatzen ditu besteen artean. Osasuna eta bizitza-luzera handitzeko sortu zen eta prebentzioan soluzioan baino jartzen du fokua. Perkusio mugimendu azkarrak, oratzea, hatz presioa, kolpetxoak, meridianoen terapia eta akupuntura puntuak konbinatzen dira tratamendu fazial iraultzaile honetan.


Exfoliazio teknika hau azalaren gainean hildako zelulak kentzen dituen produktua jarriaz egiten da, horrela gainazala berrituz. Oso aproposa da eguzkiak, akneak edo arazo hormonalak eragindako orbanak ezabatzeko. Gainera oso eraginkorra da lehen zimurrekin, azaleko tonu eta ehundura hobetzeko, eta kolageno sorketa suspertzen du. Zirkulazioa aktibatu eta edertasun produktuen barneratzea errezten du tratamendu honek.
Aurpegi tratamendu honekin azalari itxurra ederrena, argitasuna, hidratazioa, tinkotasuna eta nutrizioa erakusteko behar dituen elementuak ematen zaizkio. Azala ezin hobe nabaritzeaz gain organismoan bakea eta ongizatea sentiarazten ditu.


Oso masaje leun eta zehatza da hau. Lasaigarria eta arintzailea, tentsioak eta estresa maila murrizten ditu. Oso gomendagarria izaten da begi poltsak edo begipe kasuetan, aurpregi desintoxikazio metodo bezala eta aurpegiko puztutzea txikitzeko. Ebakiondoetan ere oso eragin positiboa izaten du.
Neas Topology System diseinatutako prozedura. Topology System-eko maskarila jartzen da aurpegian ondorengo efektuak lortzeko: aurpegiko muskuluetan arintzea, drainatze hobekuntza, mikrozirukulazioaren aktibazioa (nutrizio eta oxigenazio zelularra), argitasun eta elastikotasun hobekuntza.
