KARE Bienestar programan zure gorputza zaintzen laguntzen dizugu, teknologia aurreratua eta goi-mailako eskuzko teknikak konbinatzen dituzten tratamendu pertsonalizatuen bidez. Ballancer presoterapiatik edo Renata Franca drainatze linfatikotik, zirkulazioa aktibatzeko eta likidoak kentzeko aproposak, Medestec irrati-frekuentziaraino, zuroterapiaraino edo Bellaction sistemaraino, silueta berresteko, tonifikatzeko eta birmoldatzeko diseinatuak. Gorputzeko LPGa, kiromasaje mota desberdinak edo mikropigmentazioa bezalako terapiak ere erabiltzen ditugu Maitane Basterrarekin, zure edertasun naturala nabarmentzeko. Zure gorputza hobetzen duten tratamenduak, baina, batez ere, zure ongizatea hobetzen dutenak.
Presio zehatz atsegina eragiten duen masaje mekanikoa da hau. Masaje mecánico que ejerce una presión precisa muy agradable. Desintoxikatu, oxigenatu eta tinkotzen du gure organismoa. Aktibitate linfatiko, zirkulatorio, muskularra eta digestiboak normalizatzera laguntzen du teknika honek. Drainatze linfatikoa egin ondoren beso edo hankak lantzen dira aktibazio baskular sakonean. Oinarrizkoa da zelulitisaren edo edemen kontrako tratamenduetan, kirola egin aurretik eta ondoren eta idorreriarri aurre egiteko.


Linfaren zirkulazioa errazten duten mugimendu indartsu, azkar eta errepikatuetan oinarritutako tratamendua da hau. Sistema inmunologikoa indartu eta likidoak galtzea bultzatzen du gorputza era naturalean. Emaitzak lehen sesiotik nabaritzen dira. Oso egokia da ebakuntza baten ondoren edo liposukzio baten aurretik edo ondoren gorputzaren bolumena txikitzeko.
Zelulitisa eta lodiera edo multzatutak grasa kasuetan oso eraginkorra da merkatuan aurkitzen den radiofrekuentzetan hoberenen artean dagoen hau. Kosmetika esklusiboarekin konbinaturik gorputza nola harmonizatzen den nabaritu daiteke. Begi bistako emaitza iraunkorrak.


Profesionalen eskuen mugimenduetan oinarrituriko prozedura fisioaktiboa da hau. Gorputzeko ehun sakonetaraino iristeko gai da, eskuekin bakarrik ezinezkoa den mailetaraino. Zeulitis zailena ere murrizten du, ehun bigunak tonifikatu eta multzaturiko likidoak drainatzen ditu prozedura honek.
Masaje terapeutiko hau tentsioa askatzeko erabiltzen da besteen artean. Puntu zehatzak lantzen dira ete lehen sesiotik nabaritzen dira tratamenduaren onurak.
ERREDUKTOREA: Programa pertsonalizatuetan egiten den masajea. Zonalde konkretuetan bolumena murriztea da honen helburua.
HESTE MASAJEA: 25 minutuko iraupena duen masaje hau heste mugimendua bizkortzeko aproposa da.
ZIRKULATORIOA: Odol eta linfaren jarioa aktibatzea da masaje honen helburua, eraldaketa zelularra erraztuz.


Prozedura honek grasako zelulak kentzeko da aproposa, baita zelulitisa sortzen duten zelula zailak ere, inongo dieta edo ariketa fisikorik egin gabe. Teknika ez inbasiboa da ez delako gorputzean inongo sustantziarik sartzen. Zelulak estimulatu egiten dira modu autonomoan lan egin dezaten bai drainatzeko bai desintozikatzeko.
Olio erreduktoretan bustitako egurrezko tresna desberdinak erabiliaz ehunak mugiarazi eta drainatzen dira. Sentsazioa oso atsegina da eta gorputza arina eta oso landuta uzten du tratamendu honek.


Maita Basterra mikropigmentazio arloan bereizten da, urte askotako esperientzia bait dauka tratamendu hauek egiten. Eyeliner, bekainak eta ezpainak dira tratamendu honekin lantzen diren aurpegiko zonaldeak.