PREMENOPAUSIA
Jaitsiera hormonala dela eta puztutzea, azalaren biguntzea, umore txarra eta nekea nabaritzen dira askotan. Gutxiago jan arren ezin izaten da pisua jaitsi. Elikadura eta kabinako KARE tratamenduak konbinatzen dituen 8 asteko programa honi esker gorputza garbitu, elikatu, orekatu eta drainatzen da.
LOALDIA ERREGULATU
Lo egiteko arazoak? Loaldi urduria edo atsedenik gabekoa? Programa honekin lo egiteko etenik gabeko ordu kopuruak gradualki gehitzen doaz, eta gorputza, esnatzean, egunari aurre egiteko energia berreskuratzen du.
SLOW
Denbora falta? Betebehar guztiei aurre egiteko astirik ez? Ezin gelditu? Hauxe da eguneroko erritmoa mantsotzeko eta estresa murrizteko programa egokia. Barne bakearekin konektatu, hauxe da errutina berriari hasiera emateko oinarria, gehiegizko erritmoak eragin negatiboak gure gure gorputzean nabaritu aurretik.
DETOX
Programan honekin ongizate eta edertasun aldetik funtsezkoak diren organismoko iragazki printzipalak garbitzen dira. Oso egokia da honen aplikazioa estetika tratamendua egin baino lehen, urtean behi edo bitan adibidez. Beste onura ugarien artean arintasuna, bizitasuna eta azalean argitasuna ekartzen ditu.
ENERGIA ETA BIZITASUN GEHIAGO
Nekatuta? Egunari aurre egitea edo eguna hastea maldan gora egiten zaizu? Programa honekin zure energia 100%-eraino iristea lortuko duzu, bizitasuna guztiz berreskuratuz.