Ongizate-tratamenduak Donostian

TEKNOLOGIA, NUTRIZIOA ETA BARNE OREKA BATZEN DITUZTENAK

Ongizate-tratamenduak Donostian.

KARE Bienestar programan gorputzaren eta buruaren arteko oreka integrala lortzen laguntzen dizugu, hainbat teknika konbinatzen dituzten tratamendu pertsonalizatuen bidez. Ongizate-kontsulta batetik abiatzen gara beti, zure helburuak zehazteko eta neurrira egindako plan bat diseinatzeko. Gure zerbitzuen artean, nutrizio-aholkularitza, koloneko hidroterapia, X-Signal – Nesa World teknologia berritzailea edo nutrizosmetika pertsonalizatua nabarmentzen dira. Horrez gain, ultraformer III izeneko teknika dugu, ultrasoinu fokalizatuen teknika aurreratua, larruazala modu naturalean berresteko eta biziberritzeko. Gure helburua da barrutik ondo sentitzea eta hori kanpoko edertasunean islatzea.

| ONGIZATE TRATAMENDUAK

ONGIZATE KONTSULTA

Lehenik eta behin lortu beharreko helburua definitu behar da. Istorio klinimoa egin eta diagnostiko osoa egiten dira prozesua oinarri sendoarekin hasteko. Datuen jasoera ondoren pausoz pausokoak eta pertsonalizatutako tratamendua ezartzen ditugu emaitza eraginkorrenak lortzeko. Aholkua jasoko duzu zure eguneroko ohiturak kontutan hartuta jaso beharreko tratamenduei eta etxean jarraitu beharreko pausoei buruz.

AHOLKULARITZA NUTRIZIONALA

Ezinbestekoa da orekatutako eta osasuntsu den elikatze errutina jarraitzea gure barne ongizatea gure kanpo edertasunean isladatzeko. KARE-n istorio kliniko zehatza egiten dugu lehen hitzorduan azterketa antropometrikoaz gain, eta lortu nahi diren helburuak definitzen dira. Behin informazio guztia eskuan dugula bi eguneko epean betebeharreko pausoz pausoak ematen dira eta jarraipen pertsonalarekin hasten gara.

KOLONEKO HIDROTERAPIA

Elikadura ohitura okerrak, estresak eta ariketa fisiko eskasak arazoak ekartzen dizkiote gure digestio aparatuari. Tratamendu hau modu terapeutikoan kolona garbitu eta hau berezko egoerara eramateko erabiltzen da. Ur filtratu epela prsio baxuan sartzen da heste lodian eta horrela heste mugimenduak eragiten dira. Bio- beedback-a eta idorreria zuzentzen dura. Sesio zenbakia aldakorra da pazientearen beharren arabera.

X-SIGNAL – NESA WORLD

Yoshio Manaka doktorearen frekuentzia fisiologikoko neuroestimulazio terapeutiko teknika da hau. Honek nerbio-sistema erregulatzen du bioerritmoak orekatuz eta gure ongizate orokorra hobetuz. Gorputzak berez duen oreka eta osasuna sortzeko duen gaitasuna berreskuratzen dira programa honi esker. Teknika honekin ongizate orokorra gure edertasunean isladatzea lortzen da.

NUTRIKOSMETIKA PERTSONALIZATUA

180 THE CONCEPT zahartzearen sintomak, sistema inmunologiko eta indartze zelularrean zentratzen den nutrikosmetika etxea da. Produktu desberdinek gorputzak faltan dituen elementu mikronutrizionalak ordezkatzen dituzte eta organismoa orekatzen dute modu naturalean. Edertasuna eta laguntza nutrizionala bultzatzen duten elikadura osagarriak dira eta hauei esker zahartze prozesu armoniko eta osasuntsua eizatea posible da.

ULTRAFORMER III

Kare-n, estetika eta ongizatearen alorrean beti aurrerapausoak ematen, Ultraformer III teknologia berritzailea inplementatu dugu, ultrasonido fokalizatuen bidez zure larruazala modu natural eta eraginkorrean estutu eta tentsatu ahal izateko. Ultraformer III gailu aurreratua da, intentsitate handiko ultrasonido fokalizatuak (HIFU) erabiliz, kolagenoaren produkzioa estimulatuz, larruazal sendoago eta gazteagoa lortzeko, inolako prozedura inbaditzaileetara joan beharrik gabe.

DOHAINIKO LEHEN HITZORDUA

Aukeratu zure beharretara egokitzen den egun eta ordutegia eskuragai daudenen artean eta posta elektroniko bidez jasoko duzu zure hitzorduaren konfirmazioa.
We are using cookies to give you the best experience. You can find out more about which cookies we are using or switch them off in privacy settings.
AcceptPrivacy Settings

GDPR

Skip to content