Edertasun programa fazial pertsonalizatuak

| Edertasun programa fazial pertsonalizatuak

LEPOKARE

Lepoko azalaren alterazioak berresten dituen programa da hau. Sare efektua sortzen du euste handiagoa lortzeko, ehun minduak elikatu eta azaleko erresistentzia areagotzen da.

CLEAN KARE

Poro irekiak, puntu beltz eta grano dituzten kutsatuta dauden ukimen latzeko azalentzat egokia da. Azala lehuntzen da, inperfekzioak desagertzen dita eta freskotasun eta garbitasuna nabaritzen dira.

TINKOTASUN FAZIALA

Denborarekin aurpegiak tonua galdu eta biguntasuna nabaritzen da batez ere masai, kokots eta lepoko zonaldetan. Programa honekin azalaren leuntasun eta tinkotasuna berreskuratzen dira.

ARGIA ETA BIZITASUNA

Itzalita, argi faltan eta herdoilduta dauden azalentzat programa egokia. Aurpegian bizitasuna, energia eta argitasuna berreskuratzen dira, azalak behar dituen hidratazio, garbitasun eta antiherdoiltzaileak ematen zaizkiolako honi esker.

COSMELAN – DESPIGMENTAZIOA

Orbanak sortzeko tendentzia duten eta herdoildutako azalentzat programa aproposa da hau. Diagnostikoaren ondoren orban mota zehazten da eta tratamendu egokitua ezartzen da. COSMELAN da Mesoestetic eskaintzen dituen tratamenduen artean ezagunenetarikoa, honi esker azala argitu eta tonua bateratzen delako.

ZURE BEGIRADA HOBETU

Programa honekin zure begi inguruaren itxura, adierazpen lerroak eta begipeak asko hobtuko dira. Peeling zehatza egiten da zonalde honetan ondoren printzipio aktiboei sarrera emateko. Begirada guztiz gaztetua nabaritzen da.

LISAKARE

Adierazpen lerroak murriztu eta itxura mimatua erakusten dute honi esker. Alterazio estetiko hau sahiesteko ezinbestekoak diren zaintze pausuak ematen dira baita ere programa honetan.

KAPILARRA

Nutrikosmetika, lozio kapilar, mesoterapia eta diatermia konbinatuz lortzen da buru larruazalaren dentsitatea hobetzea, ilea osasuntsu egotea eta ile berria haztea.

BIOLOGIQUE RECHERCHE

Printzipio aktiboetan kontzentrazio handia duten produktuen aplikazioari esker epidermisa berregokitzen da eta bere birsorkuntza prozesua martxan jar dezake. Azala orekatu, hidratatu eta berpizten da Biologique Recherche metodologiari esker. Printzipio aktiboek azalaren kalitatea hobetu eta ondorioz kutisa distiratsu agertzen da.

DOHAINIKO LEHEN HITZORDUA

Aukeratu zure beharretara egokitzen den egun eta ordutegia eskuragai daudenen artean eta posta elektroniko bidez jasoko duzu zure hitzorduaren konfirmazioa.